Estekak
ZizkaMizka
Haurrentzat jostailu eta osagarriak, estilo boho eta minimalistarekin
✨
Teknika artisauak ikas nahi? Haur, gazte eta helduentzako tailerrak
Haurrentzat jostailu eta osagarriak, estilo boho eta minimalistarekin
✨
Teknika artisauak ikas nahi? Haur, gazte eta helduentzako tailerrak
Xinpletasuna eta bizitzako gauza txikiez gozatzea gustatzen zait: itsasoari begira paseatzea, kresal usaina, txokolatea, belar moztu berriaren usaina... Eta batez ere, gure Peruren barrea.
Txikitatik izan dut sortze-zaletasuna. Esku arinak eta burua beti hurrengo proiektuan pentsatzen, teknika berriak hausnartzen (makramea, joskintza, bordatua,...) eta hauek konbinatuz diseinu bereziak sortzen igaro ditut azken urteak.
Inoiz ez nuen esango kakorratzak harrapatu ninduen bezala harrapatuko ninduenik, eta sortze mundu honetan murgilduko ninduenik, baina 2012an baja batean entretenimendu gisa hasi zena, nire pasioa bihurtu zen.
Ordutik ezin dut mundu hau askatu. Bihotzetik sortutako proiektu hau nire parte da, eta espero dut luzaroan horrela izatea.
Milesker hor egoteagatik eta zuen goxotasun guztiagatik! ❤️